|
^
|
IKASTURTE BERRIAN,
JARDUERA GEHIAGO ETA HOBEAK
Ondo merezitako udako atsedenaren ostean, ilusio
berriekin eta berrikuntza nabarmenekin ekin behar
diogu ikasturte hasierari, eta horiexen berri eman
behar dizuegu BilbaoMusika Berriak aldizkariaren
ale honetan. Lehendabiziko aldiz, 1.500 matrikulazioen
muga gainditu dugu, eta hori, albiste pozgarria
izateaz gain, Udal Eskola Musikaren kontsolidazioaren
isla dela esan dezakegu. Eskola Uriko kultur
erreferentzia bilakatu da, eta horren fruituak datozen
urteotan ikusiko ditugu bertatik ateratako
talentu berrien bitartez.
Musika-prestakuntza teoriko eta praktikoa, era
askotako instrumentuen interpretazioa ikastea,
genero eta estilo desberdinei arreta egitea, dantza,
kantua... denetarik ikus eta ikas daiteke
BilbaoMusikan. Eta gogoan izan urtean zehar ikasleek
ikasgelan ikasitako guztiaz gozatzeko aukera
ederra izango dugula, bai Santa Zeziliaren omenezko
ospakizunean, bai Eguberrietako ohiko kontzertuetan,
bai eta Eskolako ikasleek taula gainean eta
jendaurrean debuta egiteko modua duten data
jakin batzuetan ere.
Gure bi banda profesionalei dagokienez, Udal
Musika Bandaren kontzertuak Arriaga Antzokitik
Euskalduna Jauregira aldatzea izango da ikasturte
honetako berrikuntza nagusia. Udal antzokiak baldintza ezin hobeak eskaintzen ditu kontzertuak
interpretatu eta entzuteko, baina aurtengo denboraldian
Bandak kontzertuak Euskalduna Jauregian
eskaintzea erabaki du. Entzuleei eskaintzen dizkien
akustika eta erosotasun baldintza bikainekin batera,
Bandari ekipamendu eszenikorik onenaz baliatzeko
aukera ematen dio, teknologiarik berrienaz
hornitutako instalazio modernoei esker. Euskalduna
Jauregiko Auditorio ikusgarriak aforo erabilgarria
handitzeko aukera ere emango du, eta ondorioz,
Udal Musika Bandaren kontzertuetarako egoitza
berria, betiko publikoaren gustukoa izateaz gain,
Banda behin ere entzun ez dutenak joatera animatu
eta musika talde honen kalitate sinfoniko paregabeaz
gozarazteko baliagarria izatea ere espero
dugu.
Duela urte batzuk, Udal Txistulari Banda Euskaduna
Jauregi honetan bertan hasi zen doako kontzertuak
eskaintzen, eta denboraldi berri honetan, eguna
aldatuko du, ia entzunaldi guztiak astelehenez
egingo baititu. Urritik martxora bitartean, Garikoitz
Mendizabalek zuzendutako taldeak —eta kontzertu-
ziklo honetan parte hartuko duten talde eta
bakarlari gonbidatu guztiek— txistuaren errepertorio
tradizionalaz eta gure musika-tresnarik ezagunena
era askotako genero, estilo eta musika-taldeekin fusionatzeko ahaleginaren emaitzez gozaraziko
gaituzte ostera ere.
|
|
|
^
|
MIKEL ARANBURU
Folklorista eta Iruñeko Udal Bandako txistularia
"Bilboko Banda erreferentzia da txistulariontzat"
Iruñeko Udal Txistulari Bandarekin batera egindako
30 urtetik gorako ibilbidea eta ikerkuntzan burututako
lan mardula dira —berrogeita hamarren bat lan
dauzka argitara emanda— berrikitan euskal txirulari
buruzko monografia plazaratu duen euskal folkloreko
aditu honen bermeak. Urtarrilaren 12an, Iruñeko
Txistulari Bandako gainerako kideekin batera,
Bilboko Txistulari Bandak Garikoitz Mendizabalen
zuzendaritzapean antolatzen duen Euskalduna
Jauregiko doako kontzertu-zikloan parte hartuko du.
Berrikitan Niebla y cristal izenburuko txistuaren eta
txistularien gaineko historia liburua argitaratu duzu.
Zergatik izenburu hori?
Lizentzia poetikoa da, ez bainuen nahi doktorego
tesi baten antza izan zezan. Baina horraino iristen da
alderdi poetikoa. Gainontzekoa zientzia-dibulgazioaren
alorrean sailka daiteke nagusiki, eta edukiari
dagokionez, dirudiena besterik ez da, gure musikatresna
berezi eta bereizgarriari buruzko monografia
huts bat, guztiz beharrezkoa nire ustez.
Txistularia Europan zehar eskuin-ezker zabalduta egon
zen Erdi Aroko juglarearen ondorengotzat jotzen duzu.
Seguruenik, txirula eta danborra jotzen dituen musikari
bakarraren irudia Europan sortu zen Erdi Aroan.
Plazan dantza eragiteko zeukan gaitasunagatik,
arrakasta eta zabalpen handia lortu zuen berehala.
Errenazimentuan, gainbehera bortitza izan zuen, eta
han-hemenkako folkloretan finkatuta geratu zen,
Ingalaterratik Andaluziaraino; eta eremu horrexetan
jarraitu du gaurdaino izaera eta garapen maila desberdinekin.
Euskal txistua dugu indartsuenetakoa.
Zure esanetan, instrumentuak Euskal Herrian izan
duen instituzionalizazioa funtsezkoa izan da bizirik
jarrai dezan.
Danbolin-jolea edo txuntxuneroa ezinbestekoa izan
zen herrietako jai eta erromerietan, Udalaren irteeretan,
gonbidatuentzako harrera-ekitaldietan, zezenketetan,
etab. XVII. mendetik aurrera, Udalek ekitaldika
kontratatu beharrean, behin-betiko kontratatu
zituzten. Lanaldia osatzeko, beste zeregin batzuk ere
enkargatzen zizkieten, pregoilari moduan, sakristau
eta kanpai-jotzaile bezala, lurperatzaile gisa… eta
borrero bezala ere bai! Eta behin funtzio publikoan
sartuz gero, badakizu. Hala ere, beti egon dira danbolin-
jole independenteak, musikan buru-belarri jardun
dutenak edo beste ogibide batekin batera.
Txalaparta edo trikitixaren antzera, txistuak ere
berezko esparrua lor dezake, zure ustez, nazioarteko
folkean edo musika berrien alorrean?
Ez dago eragozpen tekniko edo artistikorik, kontrakoa
baizik. Egia esan, oso esperientzia interesgarriak
egin dira alor honetan, baina beste gauza bat da masa-kulturaren mekanismoek esperientzia horiei
erreparatu dieten ala ez, trikitixarekin gertatu den
moduan. Nolanahi ere, gogoan izan behar da moda
ez dela etorkizuneko garantia.
Ezagutzen al duzu Bilboko Banda txistu tradizionala
eta beste musika-genero eta estilo batzuk uztartuz
egiten ari den esperientzia?
Hurbiletik jarraitu dut Garikoitz Mendizabalek eta
bere kideek txistuaren soinu-esparruak handitzearen
alde egin duten apustua, forma klasikoak kontsolidatuz
eta estilo eta ehundura berriak esploratuz. Erronka
erakargarria da eta emaitzak entzuteko moduak dira
dagoeneko. Garikoitz musikari iaioa da eta Jose
Ignacio Ansorenaren irakaspenetatik sortutako belaunaldi
berrien adierazgarri nabarmena. Gaur egun,
Bilboko Banda erreferentzia da bertsolariontzat.
Iruñeko Udal Bandarekin batera halakoxe hitzaldikontzertua
eskaini behar duzu Euskalduna Jauregian.
Bertatik bertara egiaztatu ahal izan dugu, instrumentuaren
eta bere historiaren alde ezezagunei buruzko
azalpen labur baten ondoren, publikoak arreta handiagoaz
aurre egin ohi diola entzunaldiari. Oraingo honetan,
antolatzaileek txistuaren historiaz atera dudan liburua
eta Bandaren kontzertua uztartu nahi izan dituzte.
Aldez aurretik ez dago bien arteko ageriko loturarik,
baina ziur nago entzuleek aurkitu egingo dutela.
MIKEL ARANBURU (IRUÑA, 1955)
Txistu ikasketak egin zituen Pablo Sarasate
Kontserbatorioan
1975 urteaz geroztik, Iruñeko Udal Txistula
Bandako kidea da
Ortzadar taldearen sorreran parte hartu eta
elkarte honen Folklore Jardunaldien bultzatzailea
izan da; liburuak idatzi eta ikastaro,
hitzaldi eta biltzar desberdinetan parte
hartu du euskal folklorea ikertu eta ezagutarazteko
Nafarroako Etnografia eta Etnologia
Koadernoen zuzendaria izan da, Kulturaren
Nafar Kontseiluko bokala, Eusko
Ikaskuntzako Lehendakariordea eta Euskal
Herriko Txistulari Elkarteko Lehendakaria
|
|
|
^
|
Berrikuntzaz betetako ikasturtea hasi da
Abian da ikasturte berria eta Musika Eskolan pilak
ondo kargatuta etorri gara berrikuntzaz betetako
ikasturte berri honi ekiteko asmoz. Lehenik eta
behin, albiste pozgarria eman behar dizuegu: ikasle
kopurua hazi egin da ostera ere. Dagoeneko
1.500 matrikulazio baino gehiago ditugu (aurreko
ikasturtean baino ehun bat gehiago). Zalantzarik
gabe, antolakuntza mailari dagokionez eta instalazioen
edukierari dagokionez benetako erronka
ekarriko diguna. Hala ere, plaza batzuk bete gabe
daude oraindik ikasgai eta instrumentu batzuetan
(eskusoinua, biolontxeloa, fagota, bonbardinoa,
tuba, oboea, tronpa, helduen korua, haurren
korua, musika-informatika). Honenbestez, gogoan
izan, oraindik ez da berandu gurekin bat egiteko.
Gainera, aurten, gure jarduera tradizionaletako
batzuk indartu ditugu, hala nola, dantza tailerrak
(adinekoenak nahiz umeenak) eta adinekoen
korua; eta ikasgai osagarria gaineratu diogu programari:
‘Analisia’. Honen bitartez, harmonia,
altuera, erritmoa, forma eta gainontzeko osagaiak
aztertzea proposatzen dizuegu , musikari buruzko
ezagueran sakontzearren.
Aurtengo beste berrikuntza bat urteko tailerrak
izango dira, udaberriko tailerrei gaineratuko zaizkienak.
Azken hauen aldean (bizpahiru hilabeteko
iraupen mugatua dute), urteko tailerrek malgutasun
handiagoa eskaintzen diolarik ikaslegoari eskoletara
joan eta ikasturtea behar bezala osatu ahal
izateko. Bi ikasgai aukeratu ditugu urteko tailerrak
inauguratzeko: ‘Inprobisazioa’ eta ‘Panderoa eta
Txalaparta’. Bata zein bestea taldeka egingo dira.
Inprobisazioko ikasleek, halaber, jada tradizionalak
diren ‘jam session’ batean parte hartzeko aukera
izango dute hilbeteko ostegun batean Hika
Ateneoan. Lehenengoa urriaren 16an egingo da.
|
|
|
^
|
Santa Zeziliako kontzertuak
Tradizioari jarraituz, aurten ere Santa Zeziliaren
eguna (azaroak 22) ospatuko dugu Musika Eskolan,
santa hori baita musikan dihardugun guztion zaindaria.
Aurten, bi kontzertu antolatuko ditugu, bata ikasleen
eskutik eta bestea irakasleek eskainitakoa.
Emanaldiak asteazkenera eta ostegunera aurreratuko
dira, abenduak 19 eta 20, hurrenez hurren.
Lehendabizikoan, ikasleek era guztietako erritmoez
beteko dute Galera eraineko auditorioa, kantu herrikoiak,
Schubert, Vivaldi eta Tchaikovsky bezalako klasikoen
doinuak eta rock musikako kantu ezin ezagunagoak
tartekatuz musika modernoko konbo ikaslegoaren
eskutik. Hurrengo egunean, Eskolako irakasleek
ikasleen lekukoa hartu eta Ayala Antzokian erakutsiko
dituzte beren abildadeak. Emanaldi batean
zein bestean sarrera doakoa izango da, Ayalako
kasuan baina gonbidapenak kontzertukop egun berean
jaso beharko dira antzokikoi txarteldegian
17.30etatik aurrera. Anima zaitez eta etorri ikuskizun
paregabe hauez gozatzera!
|
|
|
^
|
Eguberrietako entzunaldiak
Aurten, Musika Eskolak sail desberdinetako ikasle eta
irakasleek antolatutako entzunaldiak eskainiko ditu
Eguberriak ospatzeko. Abenduaren 11n zikloko lehen
bi saioez gozatzeko aukera izango dugu, Kantua eta
Sinfonikoak sailen eskutik. Sinfonikoetakoak bi aldiz
taularatuko dira (hilaren 15ean eta 18an). Bosgarren
kontzertuak Eskolako eskusoinuak izango ditu protagonista
(hilaren 16an). Emanaldi guztiak Galera eraikineko
auditorioan egingo dira, salbu eta sinfonikoetakoen
lehenengo entzunaldia, Felix Serrano ikastetxean
egingo baita.
Bost entzunaldi hauez gain, ikasle eta irakasleek
ohiko kalejira egingo dute Bilboko Zazpi Kaleetan
barna euskal musikako doinu tradizionalez osatutako
errepertorio batez, Eguberrietako bezperak alaitzeko
asmoz.
|
|
|
^
|
Kontzertu-denboraldi berria abian da
Euskalduna Jauregian
Bilboko Udal Txistulari Bandak asterik aste eskaintzen
dituen doako kontzertuen denboraldi berri bat
abiatu da Euskalduna Jauregian. Programazioaren
originaltasunagatik, aniztasunagatik eta kalitateagatik,
duela urte batzuk sortutako ekimen hau erabat
kontsolidatuta dagoela esan liteke, eta horrexen
froga dugu txistulariekiko hitzordu bakoitzean aretoa
leporaino betetzen duen jendetza zabala.
Edizio honetan, kontzertu-zikloa urrian hasi eta
martxoa arte luzatuko da, eta bere berritasun bat
kontzertuak astelehenetan eskeintzera pasatasen
direla da, aurreko edizioetan bezala, asteazkenetan
eskeini ordez. Usadioari jarraituz eta Eguberrietako
kontzertua (non Leioako Coral Katikarekin baterako
kontzertu emanaldia kasu), Euskalduna Jauregiko
A3 aretoko 270 eserlekuak A1 aretoko 600 aulkiekin
batuko ditugu jende-etorrera handia espero delarik.
Horrez gain, Udal Txistulari Bandaren eskaintzak
azken urteotako arrakasta ekarri dion bideari jarraituko
dio, kontzertu tradizionalak eta beste instrumentu,
genero eta estiloekiko fusio-saioak tartekatuz.
Kontzertu tradizionaletan, Banda Garikoitz
Mendizabalen zuzendaritzapean entzuteaz gain,
Iruñeko Txistularien Udal Bandaren kontzertuaz
gozatzeko aukera izango dugu, zeinetan Kontzertu -
Hitzaldi legez aurkeztuko den honetan, Mikel
Aramburuk “Niebla y cristal” txistu eta txistulariei
buruzko liburua aurkeztuko duen. Programaren
alderik esperimentalenean, gure musika-tresnarik
tradizionalena ganbera-musika edo tangoak jotzen
entzun ahal izango dugu. Gonbidatu bereziak ere
izango ditugu, hala nola, Ensemble Diatessaron,
musika eta dantza barrokoaz osatutako ikuskizun
batez; Gasteizko Udal Folklore Akademia, Pedro
Ignacio Elosegiren batutapean; edota dantza eta instrumentu
tradizional nahiz elektrikoez egindako
musika uztartzen dituen MielOtxin talde nafarra. Eta
ez dugu ahaztu behar Eguberrietako kontzertua.
Bertan, Leioako Kantika abesbatzak, Basilio
Astulezen zuzendaritzapean, gure Bandarekin batera
jardungo du Garikoitz Mendizabalek egindako
“Bihurrikeritan” bakarkako bere lehen diskoaren
aurkezpenean. 2008-2009 denboraldia osatzeko, “Et
incarnatus” orkestrarekiko kontzertua ikusteko
aukera izango dugu, Bilboko Udal Musika Bandako
zuzendariorde Iñaki Urkizuren batutapean, bai eta
Bartzelonako Lliceu Antzokiko dantzariez interpretatutako
musika eta dantza ikuskizuna ere, berau
Josu Mentxakaren koreografia dugularik. Ziur gaude
ikusleek zer gozatu ederra aurkitu dutela eskaintza
honetan.
Programa ezin erakargarriagoa eta Euskalduna
Jauregiko baldintza akustiko eta teknikoen eraginez,
litekeena da oraingo honetan ere aulki-patioaren
aforoa txikiegi geratzea. Beraz, txistuaren ahalbideez
gozatzera etortzeko asmotan zabiltzatenok
programazioari adi egon… eta behar baino goizago
etorri Bilboko Kongresu eta Musika Jauregira.
|
|
|
^
|
2008ko Aste Nagusiko Txistulari Kontzertua
Joxean Llorente Etxeberria
“Txistulari” aldizkariko artikuluaren zatia.
Aste Nagusiko txistulari kontzertua Plaza Barrian egin
zen abuztuaren 24an, eguerdiko ordu batean.
Zuetako askok emanaldiaz gozatzeko aukera izan
duzue ETBri esker, lehen katean eman baitzuen diferituan,
joan den irailaren 13an. Azken edizioetan,
kontzertua antolatzen duen Bilboko Udal Txistulari
Bandak kultura eta musika alorretako protagonista
ospetsuak gaineratu dizkio erakustaldiari. Aurten,
Kepa Junkera izan da gonbidatua.
Berarekin batera, eta eskusoinua zerabilela, bere errepertoriotik
ateratako Txistulari, Huriondo eta
Gizaburuaga, Muskerraren baltsa eta Bok espok bezalako
piezak eskaini genituen. Horietan guztietan,
espero zitekeenez, Kepak bere trebetasun guztiak
erakutsi zizkigun. Kepak iaiotasun aparta duela frogatzeaz
gain, barrua hustu zuen Bilboko publikoaren
aurrean. Baina Keparena bezain nabarmena izan zen
Garikoitz Mendizabalen lana. Bandako zuzendariak
xehatu eta aletu egin zituen Huriondo eta
Gizaburuaga obraren notak oro, iaiotasunez eta adierazkortasunez
betetako maisutasun bikainaz, eta taldea
eta erakustaldia profesionaltasun handiz gidatzen
eta gobernatzen dakiela frogatu zuen. Txistulari-n
bakarkako lana egin zuten Idoia eta Gorka bandako
kideen jarduna, kalitatea eta elkarlana ere azpimarratu
behar dira. Banda talde ona da, zalantzarik gabe.
Aurreko edizioan bezalaxe, Xabi Zabala, musikagile,
moldatzaile, interprete eta txistuaren munduko aditu
handiaren laguntza ordainezina izan genuen. Horren
emaitza izan zen Txistulari, Baltsen potpourria,
Muskerraren baltsa, Bok espok edo Biribilketaren potpourria
obren garapena. Bidegabekeria litzateke gainerako
interpreteak aipatu gabe uztea: Euskadi Brass
metal boskotea, albokaria, perkusio-jotzaileak, baxua,
gitarra, San Anton Orfeoia eta gure Aste Nagusiko
ospakizun handi hori profesionaltasun handiz alaitzen
laguntzeko asmoz hitzorduan parte hartu genuen
txistulari guztiok.
Publikoa aipatu nahi dut bereziki. Entseguan bertan,
Plaza Barrian jendetza polita zegoen. Turista talde
batzuek ere zer gozatua hartu zuten bertan jo genituen
doinu batzuk entzutean. Zer esanik ez
Kontzertua hasi zenean. Jendeak ederto pasatu zuen
lehenengo momentutik, eta Kontzertuaren goranzko
erritmoak harrapatu eta harat-honat erabili zuen:
programa erakargarria, jai-girokoa, buru-belarri eta
profesionaltasunez interpretaturikoa. Kontzertua
Badator MariJaia doinu ezagunaz amaitu zen.
Azkenik, gogoratu nahi dut interpretearentzat ez
dagoela publikoarekiko fusio hori baino pizgarri egokiagorik,
alde biak ikuskizun bakar batean elkarturik.
Gurekin egon zineten guztioi, esker mila anitz.
|
|
|
^
|
Udal Bandak Euskalduna Jauregian egingo ditu
udazken-neguko denboraldiko kontzertuak
Eguraldi ona joan da eta Udal Bandak ere negurako
babesa bilatu du. Asterik aste bilbotarrekiko hitzordurako
erabili duen Areatzako kioskoa utzita, domekan,
hilak 5, Euskalduna Jauregira aldatuko da.
Egoitza berri honek aforo handiagoa eta akustika
hobea du orain arte udazken-neguko denboraldiko
egoitzatzat erabili duen Arriaga Antzokiak baino.
Urteak joan eta urteak etorri, Rafael Sanz-Espertek
zuzendutako taldeak Enrique Garcia Asensio, Pablo
Sanchez Torrella, Richard Miles edota Dario Soteloren
kategoriako zuzendari gonbidatuen batutapean eta
Kepa Junkera edo Oskorri bezalako talde ezagunekin
lankidetzan jardun du Arriagako eszenatokian.
Etapa berri honek Bilboko antzokian antolatutako
aurreko denboraldi guztien distira berbera izan
dezan, BilbaoMusikak programazio erakargarria
prestatu du datozen hilabeteotarako. BilbaoMusika
Zuzendaritza Ikasturtearen bosgarren edizioaren
amaiera ekitaldia da programa honen osagairik
nabarmenenetakoa, bai eta Jose Suñer Oriola musikagile
valentziarrari Tokio Kosei Wind Orchestra-ren
I. Konposizio Lehiaketako Lehen ‘Frederick Fennel’
Sari Berezia irabazteko aukera eman zion ‘Chamber
Symphony nº1’ (‘1. Ganbera Sinfonia’) obraren
estreinaldia; Bandak Eugene Migliaro Corporon
zuzendari eta musikagile entzutetsuaren zuzendaritzapean
—Ipar Amerikako zuzendaririk prestigiotsuenetakotzat
jotzen da— eskainiko duen kontzertua;
eta BilbaoMusikaren enkarguz Gregory Fritze
musikagile iparramerikarrak (Estatu Batuetako
Boston hiriko Berklee College of Music-eko
Konposizio Saileko burua) Bilboko Udal
Bandarentzat konposatu duen ‘Lau urtaroak Euskal
Herrian’ obraren estreinaldia ere, Bandako zuzendari
titular Rafael Sanz-Espert maisuaren batutapean.
Eta abenduaren 14rako kontzertu oso berzia antolatu
du Bandak. Gure ohiko ikuslegoaz gain, umeentzko
ere izango den lan bat estreinatuko du.
Gunther Schuler “Journey into Jazz deritzan obraz
ari gara, Orkestra eta jazz seikotearentzat eginikoa,
zein bandarentzako moldaketa edota transkiripzioa
Bandako zuzendari titularrak eginikoa baita.
Jazz munduko sei interprete esanguratsuek kolaboratzen
dute bertan eta honez gain kontalari bat
izango da.Tronpeta jotzen Isasi nahi duen ume
baten kezkak kontatzen ditu.
Eta azkenik, abenduaren 19an, Santiagoko
Katedralean izango du bere emankizuna Bandak,
eguberriko kantu kuttunen kontzertua.
|
|
|
^
|
SOL KLABEAN. Gaur gurekin…
Andres Granados, Musika Banda eta Txistulari Bandako errejidorea
Bilboko Banda biek, Udal Musika Bandak eta Txistulari
Bandak, errejidore baten laguntza dute ekainaz geroztik.
Andres Granados, 50 urteko durangarra eta musika elkarte
desberdinetan lau hamarkadako ibilbide luzea egindakoa,
kargu sortu berri honetaz jabetu da, banden logistika
zaindu, interpreteei jarduteko baldintzarik egokienak
segurtatu eta entzuleei musikarien maisutasunaz gozatzea
errazteko asmoz.
Andres aski ezaguna da musika munduan, eta ez soilik
tuba-jotzen eta Ertzaintzako Musika Bandaren artxiboa
eta logistika zuzentzen egin duen 23 urteko lanagatik:
“Durangoko Bandan 10 urte nituela sartu eta bertan ikasi
nuen solfeoa eta fliskornoa jotzen. Horrez gain, antolaketa
lan batzuez arduratzen hasi nintzen: instrumentuak
doitzeaz, eserlekuak eta partiturak antolatzeaz…”.
Antolaketarako daukan dohain aparta zeharo lagungarria
suertatu da duela hamar urte baino gehiagoz geroztik
Durangoko musika hamabostaldiak lortu duen arrakastari
eusteko.
Bandek kalean egiten dituzten emanaldi ugariei erreparatuta
erabaki da errejidore bat izatea: “Kanpoko esparru
batean ez dago perfekzioa lortzerik, ezinezkoa delako
inguruko zarata isilaraztea, baina baldintza egokiak lor
daitezke: leku erabilgarria aztertuz eta musikariei eskaintzen
dizkien argitasun-baldintzak gogoan hartuz, soinuak
errebotea egin dezakeen hurbileko hormarik ote dagoen
ikusiz, megafoniaren eragina murriztuz —batez ere Aste
Nagusiko jai-eremuan— edota, oso adibide grafikoa jartzearren,
San Nikolaseko erlojuko kanpai-hotsak motelduz
Areatzako kioskoan jotzen dugun bitartean”.
Esparru itxiek askoz ere arazo gutxiago ematen dute,
baina zernahi gerta ere, Andresek Musika Bandaren denboraldi
berriko berrikuntza nagusietako batekin lotutako
lehendabiziko erronkari aurre egin beharko dio luze
gabe: “Domeketako kontzertuak Arriagatik Euskalduna
Jauregiko Auditoriora pasatu dira. Gu oso gustura geunden
arren udal antzokian, uste dugu
ordea eskenatoki berriak aukera
berriak zabaltzen dizkigula.
Euskaldunako bitarteko teknikoek errekurtso
eta baldintza hobeak ematen
dizkigute maila handiagoko obrak
eskintzeko eta honela gure Bandaren
izaera sinfonikoak behar bezala distira
egin dezan.”
Bestalde, errejidore etorri berriak harreman
publikoei dagozkien zereginak ere
izango ditu bere ardurapean, gure bi udal banden jarduera
ahalik eta gehien ezagutarazteko asmoz: “Txistulari
Bandak bost kide eta neurri txikiko tresnak dituenez,
askoz ere arazo gutxiago emango digu, nahiz eta beren
interpretazio-kalitate bikainaren eraginez gonbidapen
ugari jasotzen duten bakarka edo prestigiozko bakarlariekin
batera jo dezaten”. Arras bestelakoa da 50 musikagilez
osatuta dagoen Udal Bandaren tamainako talde bat
leku batetik bestera eramatea: “Aisa asko ulertuko denez,
bidaiak eta gauza eta pertsonen joan-etorriak arazo logistikoa
garrantzitsua izan ohi dira. Ildo honetan, azaroan
Santa Cruz Tenerifekoan egingo den Banda Sinfonikoen,
Konposatzeileen, Zuzendarien eta Moldatzaileen eta
Musikarien IV. Kongresu Iberoamerikarra izango da nire
suzko bataioa. Udal Bandak Estatu barruan eta nazioartean
lortu duen ospe handiak eraginda gonbidatu gaituzte
bertara”.
Andres Granados ilusioz beterik murgildu da etapa profesional
berri honetan, nahiz eta aurrerantzean, 40 urtez
egin duen interprete-lanaren ordez, administrazio barruko
eta antolaketari dagozkion lanak egin beharko dituen.
“Hala eta guztiz ere —ohartarazi du—, ez naiz guztiz
aldenduko interpretaziorik, musikaren gosea astetzeko
tuba jotzen jarraituko dudalako herrian, Durangoko
Bandan”.
|
|
|
^
|
UDAL MUSIKA ESKOLA
Urriak 16 | Eguena | Hika Ateneoa | 19.30etan
Jam sessioa.
Azaroak 19 | Eguaztena | La Galera Eraikina | 19.00etan
Santa Zezili kontzertua eskolako ikaslegoaren eskutik.
Azaroak 20 | Eguena | Ayala Antzokia | 19.30etan
Santa Zeziliko kontzertua, eskolako irakaslegoaren eskutik.
Azaroak 20 | Eguena | Hika Ateneoa | 19.30etan
Jam Sessioa.
Abenduak 11 | Eguena | Felix Serrano Ikastetxea | 19.00etan
Musika tresna Sinfonikoen Departamenduko entzunaldia.
Abenduak 11 | Eguena | La Galera Eraikina | 19.00etan
Kantu entzunaldia.
Abenduak 11 | Eguena | Hika Ateneoa | 19.30etan
Jam Sessioa.
Abenduak 15 | Astelehena | La Galera Eraikina | 19.00etan
Musika tresna Sinfonikoen Departamenduko entzunaldia.
Abenduak 16 | Asteartea | La Galera Eraikina | 19.00etan
Eskusoinu kontzetua.
Abenduak 18 | Eguena | La Galera Eraikina | 19.00etan
Musika tresna Sinfonikoen Departamenduko entzunaldia.
Urtarrilak 22 | Eguena | Hika Ateneoa | 19.30etan
Jam Sessioa.
Otsailak 19 | Eguena. | La Galera Eraikina | 19.00etan
Ikastexeko ikaslegoaren kontzerua. Aratusteak.
UDAL MUSIKA BANDA
Urriak 19 | Domeka | Fleming Doktorea | 12.00etan
Bandaren kontzertua.
2008-09ko udazken-neguko kontzertu denboraldia:
Urriak 26 | Domeka | Euskalduna Jauregia Auditorioa | 12.00etan
Zuzendari titularra: Rafael Sanz-Espert. "Chamber Symphony nº
1” (José Suñer Oriolarena) eta Russell Pecken "The glory and the
grandeur” (Banda Sinfoniko eta perkusiorako) estreionaldia.
Azaroak 16 | Domeka | Euskalduna Jauregia Auditorioa | 12.00etan
Zuzendari titularra: Eugene Corporon (University of North Texas).
Azaroak 30 | Domeka | Euskalduna Jauregia Auditorioa | 12.00etan
Zuzendari titularra: Rafael Sanz-Espert. Estreinaldi mundiala:
Gregory Fritzeren "Las cuatro estaciones en el País Vasco"
(Bandarentzat Suite Sinfonikoa).
Abenduak 14 | Domeka | Euskalduna Jauregia | 12.00etan
Zuzendari titularra: Rafael Sanz-Espert. Jazz eta Bandako
Seikotea.
Abenduak 19 | Barikua | Santiago Katedral | 19.30etan
Eguberriko kontzertua. Zuzendaria: Iñaki Urkizu (Bilboko Udal
Musika Bandako Zuzendariordea).
Urtarrilak 18 | Domeka | Euskalduna Jauregia | 12.00etan
Bilboko Udal Musika Bandaren Kontzertua.
Otsailak 1 | Domeka | Euskalduna Jauregia | 12.00etan
Bilboko Udal Musika Bandaren Kontzertua.
TXISTULARIEN UDAL BANDA
Udazken-neguko kontzertu denboraldia. Euskalduna Jauregia.
20:00 etan. Doako sarrera. Edukiera mugatua:
Urriak 20 | Astelehena | Euskalduna Jauregia A-3 | 20.00etan
Ensemble Diatessaron, “Le Basque”.
Azaroak 10 | Astelehena | Euskalduna Jauregia A-3 | 20.00etan
Udal Txistularien Banda. José Mª Glez. Bastida eta Raimundo
Sarriegiren lanen kontzertu monografikoa.
Azaroak 17 | Astelehena | Euskalduna Jauregia A-1 | 20.00etan
Gasteizko Folkloreko Udal Eskola. Zuzendaria: Pedro Ignacio
Elosegi.
Abenduak 1 | Astelehena | Euskalduna Jauregia A-3 | 20.00etan
“Bihurrikeritan” diskoaren aurkezpena. Zuzendari/Bakarlaria:
Garikoitz Mendizabal.
Abenduak 20 | Zapatua | Euskalduna Jauregia A-1 | 20.00etan
Eguberriko kontzertua. Leioako Katika Abesbatza (Zuzendaria:
Basilio Astulez) eta Udal Txistularien Banda.
Urtarrilak 12 | Astelehena | Euskalduna Jauregia A-3 | 20.00etan
Kontzertu-hitzaldia: Mikel Aranburu eta Iruineko Udal
Txistulari Bandaren "El sonido de los Txistularis de Pamplona
para una historia del txistu".
Urtarrilak 19 | Astelehena | Euskalduna Jauregia A-3 | 20.00etan
Bilboko Udal Txistulari bandaren kontzerua. Banda Tradizonala.
Otsaika 2 | Astelehena | Euskalduna Jauregia A-1 | 20.00etan
Nafarroako MielOtxin Taldearen eskutik Folklore Kontzertua).
Otsailak 16 | Astelehena | Euskalduna Jauregia A-3 | 20.00etan
Bilboko Udal Txistularien Bandaren kontzetua. Folklore Musika.
Informazio gehiago: www.bilbaomusika.net
|
|
|