|
^
|
MARTXOA ETA APIRILA, MATRIKULA EGITEKO GARAIA
Ohiturari jarraituz, neguko azken egunekin batera, tramiteak
eta izapideak egiteko sasoia heldu zaie Bilboko
Udal Musika Eskolan ikasten hasi edo jarraitu nahi
duten guztiei. Inprimakiak eskatu eta betetzeko garaia
da, baina alor honetan ere, BilbaoMusikak teknologia
berriak lehenbailehen ezartzearen aldeko apustu sendoa
egin du, Internet, posta elektronikoa eta SMS
mezuen erabilera sustatzeko asmoz paperaren ordez.
Garai berrietara egokitu nahi dugu, Eskolako ikasleei
ahalik eta erosotasun handiena eskainiz.
2009-2010 ikasturtean matrikulatu nahian dabiltzanei
gogoratu nahi diegu, martxoaren 2tik aurrera, inprimakiak
jaso ditzaketela BilbaoMusikaren egoitzan
(Sorkunde, 8). Bilbon egoitza duten eskatzaileek familia-
unitatearen errolda-agiria erantsi behar diote inprimakiari.
BilbaoMusikaren webgunean ere (www.bilbaomusika.
net), oinarrizko bi ereduak deskargatzeko aukera
izango dute:
- Ikasle berrientzako eskabide-inprimakia: datu pertsonalekin
batera, lehentasunaren arabera zehaztu behar
dira hiru instrumentu edo tailer, bai eta aukerako ikasgaiak
euskaraz zein erdaraz ikasteko hautatu den zentroa
ere. Horrekin batera, ikasgai osagarriak eta gustuko
talde instrumentala zehaztu behar dira, bai eta
aurretiko musika-prestakuntzari buruzko xehetasunak
ere, horrelakorik izatekotan. Eskabidea Galera eraikinean
aurkeztu behar da martxoaren 2tik apirilaren 24ra bitartean. Onartutakoen zerrenda Eskolako iragarkitaulan
eta BilbaoMusikaren webgunean (www.bilbaomusika.
net) azalduko da maiatzaren 7an, eta horren
ondoren, matrikula hilaren 15a arte formalizatu ahal
izango da.
- Matrikula inprimakia: datu pertsonalekin batera,
lehentasunak zehaztu behar dira ordutegiei eta ikastaroa
egiteko hautatu den zentroaren kokapenari dagokienez.
Posta elektronikoko helbide bat eta harremanetarako
sakelako telefono-zenbaki bat ere eskatuko dira,
BilbaoMusikak aurten e-maila eta SMS mezuen bitartez
azken orduko berri eta oharrak bidaltzeko abiarazi nahi
duen sistema berriari begira. Matrikula egiteko epea
martxoaren 16an hasi eta hilaren 27a arte luzatuko da.
Teknologia berriak apurka-paurka sartzeko borondateari
jarraituz, matrikula egiteko unean, ohiko datu pertsonalekin
batera, zuen posta elektronikoko helbideak
eta sakelako telefono-zenbakiak eskatuko dizkizuegu.
Bitarteko hauen bidez, berehalako oharrak eta jakinarazpenak
igortzeko sistema bat abian jarri dugu 2009-
2010 ikasturtean.
Gogoan hartzeko moduko beste datu bat egun hauetan
matrikula egin behar duzuenontzat: urriaren 9 izango
dela justifikatu gabeko bajak ezagutarazteko eta deskontuetarako
eskubidea (familia ugariak, langabezia
egoerak, etab.) egiaztatzen duten agiriak emateko
azken eguna. Gogoan izan, data horretatik aurrera, ezinezkoa
izango dela deskontuak edo arrazoi horien
ondoriozko matrikula-itzulketak lortzea. Ondoko kasu
hauetan onartuko dira ordaiketen itzulpenak urriaren
9tik aurrera: gaixotasun larriengatik, istripuak edo ustekabeko
edozein kasuetan; etxe, lan edo ikasketa aldaketarengatik.
Eskaera orria aurkeztu beharko da
kasuan kasuko. Eskolaz kanpoko edozein ihardueren
ordutegi bateraezintasuna ez da izango matrikularen
itzulpen arrazoia edozein kasutan ere.
Udal Musika Eskolako prestakuntza-eskaintzak 25 musika-
tresna barne hartzen baita lau tailer ere. Ikasgai osagarrietan,
zazpi aukera desberdin eskaintzen dira: analisia,
harmonia eta inprobisazioa, dantza tradizionala,
korua, informatika musikala, musika-hizkuntza eta
inprobisazio tailerra. Eta zazpi talde instrumental desberdin
daude, ikasleen partaidetzarako irekita daudenak:
banda, konboa, eskusoinu-taldea, gitarra-taldea,
orkestra, pianoa lau eskuz edota txistu-banda.
Gogoan izan, aurreko urteetan bezalaxe, aldez aurreko
ezaguerak izan behar dituzuela ondoko ikasgai osagarri
hauetan: analisia (musika-hizkuntzako 4 maila), harmonia
eta inprobisazioa (musika-hizkuntzako 4 maila),
informatika musikala (musika-hizkuntzako bi maila),
inprobisazio tailerra eta talde instrumentala (edozein
instrumenturen 3. maila eginda). Eta ezin izango direla
eskatu aldi berean instrumentua eta tailerra, inprobisazioan
izan ezik.
|
|
|
^
|
ROBERTO JARDÓN
Luthier Artisaua
"Musika-tresnak pertsonak bezain apartekoak dira:
bakoitzak berezko ahotsa eta izaera dauzka"
Roberto Jardón-ek Hari-Instrumentuen Lutheriaren
Oinarriak deritzon ikasgaia ematen die Oviedoko
Eduardo Martínez Torner Goi Kontserbatorioko goigraduko
lehen ikasturteko ikasleei, eta gai horri
buruzko hitzaldi eta ikastaroak eman ditu kontserbatorio
eta erakunde desberdinetan. Martxoaren 9tik
13ra bitartean, harizko instrumentu jotzaileei zuzendutako
prestakuntza-tailerra egingo du
BilbaoMusikan, eta bertan, arku-instrumentuen egitura,
taxuketa-prozedura tradizionala, mantenimendua
eta egoera fisikoaren azterketa azalduko ditu.
Nola interesatu zinen musika-tresnak egiteko arteaz?
Arku-instrumentuekiko interesa hain aspaldi errotu
zen nigan, kosta egiten zaidala jakitea zehazki noiz
sortu zen. Oso gazterik, eskolan, Falla, Ravel eta
Prokofiev-en binilozko disko haiek entzuten hasi nintzenean,
musika klasikoa atentzioa ematen hasi zitzaidan.
Intrumentuak gaztaroan interesatzen hasi zitzaizkidan,
tramankulu miragarriak iruditzen zitzaizkidalako.
Izugarri harritzen ninduen ikusteak horren
instrumentu hauskorrak, zurez egindakoak eta kasu
askotan aspaldi-aspaldikoak, horren soinu kordokagarria
sortarazteko gauza izatea.
Luthierrak musikaria ere izan behar al du?
Musikaria izatea eta luthierra izatea hain dira jarduera
korapilatsuak, ezen, oso zaila baita biak uztartzea
eta bietan oso-osorik jardutea. Egunak ez dauka
horrenbeste ordu. Nolanahi ere, ezinbestekoa iruditzen
zait instrumentuak jotzen jakitea, gutxienez apur
bat. Horrela ez bada, galdu egiten da musikarien
sentsazioei dagokien ikusmoldea, eta ezinezkoa izaten
da musikariak ulertu eta haien beharrizanei
erantzutea. Musikarien hizkuntza ez ulertzea bezalakoxea
izango litzateke.
Bakarrik dira luthierrak harizko instrumentuak egiten
dituztenak? Zein da horien bereizgarria orkestrako
familia desberdinen artean?
Luthier frantses hitzak laute-egilea esan nahi du jatorriz.
Orain esanahi orokorragoa du, edozein musikatresnaren
egileari dagokiona. Arku-instrumentuen
lutheriaren bereizgarriei dagokienez, nik esango
nuke iraganari estu-estu lotuta gaudela. Beharbada
tresna mekaniko gutxiago erabiltzen dugu, eta gure
erreferentzia ia bakarra Italian XVII. eta XVIII. mendeetan
egindako instrumentuak dira. Oso gauza bitxia
da hau; egungo margolariak, abangoardistak izan
beharrean, soil-soilik Tiziano edo Velazquez kopiatu
nahian ibiliko balira bezalakoxea.
Noraino esan daiteke egiten dituzun instrumentu
guztiak bakarrak eta apartak direla?
Bakarrak bezain bakanak dira, egia esan. Lehenik eta
behin, gogoan izan behar da zura ehun biologiko konplexua
eta, ondorioz, errepikaezina dela. Enbor bereko
ebakidurak edo ondoz ondoko atalek ere ezaugarri akustiko desberdinak dituzte.
Bestalde, artisauen
lana, zehaztasun handikoa izanda ere, ez da iristen
makinen lanak daukan normalizazio-mailaraino, eta
hau arazoa izan beharrean gogoan hartzeko moduko
bertutea da. Musika-tresnak pertsonak bezain apartak
dira: bakoitzak berezko ahotsa eta izaera ditu.
Instrumentuen konponketa eta eraberritzea dira
luthier lanaren beste alderdi garrantzitsu bat.
Beste garai batzuetan ez zuten aintzat hartzen ondare
historikoa, baina gaur instrumentuak kontu handiz
zaintzen dira, eta kontserbazioari buruzko planteamendu
etiko zorrotz-zorrotzen arabera. Helburua,
instrumentuak konpontzea da, noski, interpretazioaren
eskakizunei kasu eginez, baina haien balio historiko
eta artistikoa ukitu gabe.
Zer ematen dio jotzaileari musika-tresna nola egina
den jakiteak?
Asko. Lehenik eta behin, instrumentuaren funtzionamenduari
buruzko eta soinua sortzeko prozesuari
buruzko senezko ikuspegia izatea. Bigarrenez, instrumentua
zein egoeratan dagoen eta errendimendua
nola hobetu ulertzeko aukera ematen du, baita nola
zaindu etengabeko erabileraren ondorioz balioa gal
ez dezan. Informazio horrek eragin handia izan dezake
jotzerakoan.
ROBERTO JARDÓN RICO (AVILÉS, 1969)
Filosofia ikasi zuen Oviedoko
Unibertsitatean, baina gaztetandik bere
benetako grina lantzen hasi zen, lutheria.
Lau urtez ikasle ibili zen Pavel Schultz maisua
zenak Oviedon zeukan tailerrean, eta
bertan ikasi zuen luthier lanbidea, era tradizionalean,
mendez mende irakatsi den
bezalaxe.
2002an, bere tailerra zabaldu zuen kostaldeko
Aviles herrian (Asturias). Han, denetariko
lanak burutzen ditu, arku-instrumentuak
eginez eta eraberrituz, eta biolinak,
biolak eta txeloak diseinatuz prozedura
tradizional estu-estuen arabera.
|
|
|
^
|
Goi mailako profesionalek eskeinitako tailerrak
Bilboko Udal Musika Eskolak martxan jarri du
Formakuntzarako Tailerren edizio berria, araututako
formakuntza musikalaren osagarria eta musika
disziplina zabalaren ezagutza eskaintzen duena,
eta berezitasun bakoitzerako, goi mailako profesionalen
eskutik.
Zazpi gai ezberdin jorratuko dira oraingoan, lutheriaren
oinarriak edo igurzten diren harizko musika tresnetatik,
pianoaren errepertorioa, txirula, herri kantuak,
dantza tradizionala eta afrikar perkusioa.
Eskaintza zabal honen artean, azpimarragarriena
Arreta Ezagatik Sortutako Arazoen hiperaktibitateari
buruz, bi psikologok emango duten mintegia da,
musika irakasleak gaixotasun hau pairatzen dutenen
aurrean nola jokatu eta gela barruan arreta bezerezi
hori emateko sentsibilizatzeko balio duena.
Tailerrak musika disziplinako irakaslegoari zein
ikaslegoari zuzendurik daude, baita gai hauetan
interesaturik dagoen publiko zabalarentzat ere.
Ikastaroak, BilbaoMusikako egoitzan egingo dira,
Bilboko Sorkunde kaleko 8. zenbakian. Ikastaro
bakoitzaren zenbatekoa, ikastaro motaren eta
iraupenaren arabera izango da, baina dena den 20
eta 70 euro bitartean izango dira. Tailerrak gaztelaniaz
emango dira, herri kantugintzakoa eta txirula
izan ezik.
Gogoratzekoa da irakaslegoaren profesionaltasun
maila handia, Roberto Jardón Rico lutherlaria, galiziar
dantza tradizionaleko irakaslea, gaitaria eta
soinujolea den Sergio Cobos; Alfonso Maribona
pianojolea, Asier Kerexeta afrikar perkusioan berezitasuna
duena, Jean Michel Etxekopar, zuberotar
txirula maisua eta Ikertuz taldeko Belén Segovia
eta Mónica Taibo psikologa espezializatuak.
|
|
|
^
|
Juventudes Musicales BilbaoMusikako auditorioan
Musikarekiko interesa piztu nahirik sortutako
nazioarteko erakundea, Juventudes Musicales,
BilbaoMusikako Auditorioan izango da emango
dituzten lau kontzertutan: otsailaren 18an, martxoaren
26an, apirilaren 23an eta ekainaren 11an.
Guztiak 19:30etan eta doako sarrerarekin.
Egitaraua otsailaren 18an zabalduko da Sandra
Ferró soprano eta pianojolearen eskutik (Castellón,
1983). Martxoaren 26an, bibolin eta piano kontzertuarekin
jarraituz, Alejandro Bustamantek
(Madril, 1986) eta Enrique Bagaríak (Bartzelona,
1978) interpretatuko dutena. Apirilaren 23an “Per
Sonare” bikote soinujole eta kitarrajoleen txanda
izango da, 2004an sortutakoa, Celia Adrián
(Ourense, 1983) soinujolearen eta José Pablo Polo
(Madril, 1984) kitarrajolearen eskutik. Zikloa, ekainaren
11an Ensemble batez amaituko da, oraidik
zehaztu gabea.
|
|
|
^
|
Estilo guztietako kontzertu didaktikoak
Pop-rock musika, musika tradizioanala eta musika
klasikoa ezberdintzen diren estiloetako zenbait
kontzertu didaktiko antolatu ditugu martxoan
zehar.
- Martxoaren 10ean musika tradizionalaren txanda
dugu, Epalza Alarguna kalean txistua, trikitixa,
dultzaina-gaita, alboka, panderoa,... protagonista
izanik. Era berean sail berberak, Herri Musikaren
Txokoa (Juan Mª Beltrán)-rekin batera, martxoaren
5etik 18ra erakusketa bat antolatu du Yohn
Jauregian ( La Bolsa). Bertan euskal musika tresna
herrikoi eta tradizionalen sailkapen bat ikusteko
aukera izango dugu: txistua, dultzaina, txalaparta
edo eta atabala, zein ezagunagoak ditugun
dunba, paluek edo firingilak bezalako euskal
musika tresnak. Ordutegia: astelehenetik ostiralera
9:00etatik 22:00etara. Larunbatetan goizeko
10:00etatik 13:00etata.
- Martxoak 10 eta 24an musika klasikoaren txanda
dugu, goizeko 10:30etatik aurrera. Eskolako
Musika tresna Sinfonikoen Sailak –bibolina, biola,
cello-a, kontrabaxua, flauta, oboea, klarineta,
saxofoia, trompeta, tronpa, tuba eta tronboia
musika tresnak eskaintzen dituena-, ikastetxe
ezberdinetatik zehar joango da, ikastetxeko ikaslegoeran
partaidetza ezinbestekoa den Leopold
Mozart –en “Sinfonía de los juguetes” eta Ferrer
Ferrán-en “La Escala Sido” errepertorioa eskainiz.
- Martxoaren 23 eta 24an Musika Modernoen
Sailak “ bere Rock historia” eskainiko digu.
Hilaren 23an eta 24an, Bertendona Institutoan eta
Bilborock-en 11:00etatik aurrera, zenbait kontzertu
izango dira, ordu bete ingurukoak, D.B.H.ko
eta batxilergoko lehenego ikasturtekoei zuzendurik
lehena, eta D.L.H.koei zuzendurik bigarrena.
Kitarra eta baxu elektriko, bateria, tekladuak, eta
noski ahotsa izango dira protagonista, rockari
buruz ari garenean ezinbestekoak.
|
|
|
^
|
Et incarnatus eta Gran Teatre del Liceu-ko dantzariak,
txistulari bandaren kontzertu-denboraldiaren amaieran
Bilboko Udal Txistulari Bandak 2008-2009
Denboraldia amaituko du martxoan, eta horretarako,
kontzertu-ziklo honetako sei partaideetako azkenak
gonbidatu izango dituen emanaldi bi programatu
ditu. Urriaz geroko ohiturari jarraituz, kontzertuak
(astelehenez egingo dira, hilaren 2an eta 16an)
Euskalduna Jauregiko A1 aretoan eskainiko dira,
20:00etatik aurrera, sarrera doakoa delarik.
Hitzordu hauetako lehenengoan, Udal Txistulari
Banda Et Incarnatus Orkestrarekin batera taularatuko
da. Txistua izango da emanaldi honetako protagonista
eta instrumentu bakarlaria, euskal txirulaz oso gutxitan
jotzen diren doinuak eskaintzeko asmoz. Lehen
txistularia (Garikoitz Mendizabal), bigarren txistularia
(Idoia Kareaga) eta silbote-jotzailea (Gorka Zabaleta)
musikagile unibertsalen lanak jotzera ausartuko dira,
Mozart (Txirula eta Orkestrarako Sol Maiorreko
Kontzertua) edo Vivaldi (Do Minorreko Kontzertua,
Opus 44) tarteko direla. Zuzendari lanetan, Bilboko
Udal Musika Bandako zuzendariorde Iñaki Urkizuk
jardungo du gonbidatu gisa.
Et Incarnatus 1996an sortu zen, ganbera-errepertorioa
berritu nahian zebiltzan musikari gazte batzuek
bultzatuta. Mikel Zeberio izan zen orduko taldeko
burua, eta harexek jarraitzen du egun ere zuzendaritza
lanetan. Orain arte, hiru disko plazaratu eta
Imanol, Benito Lertxundi eta Mikel Erentxunen kategoriako
artistekin batera lan egin dute. Horrez gain,
Juanma Bajo Ulloaren ‘Frágil’ filmeko eta Manuel
Gómez Pereiraren ‘Reinas’ komediako soinu-bandetan
parte hartu dute.
Azkenik, Euskalduna Jauregiko kontzertu-denboraldiari
amaiera emateko, Txistulari Bandak musika-emanaldia
eta Bartzelonako Gran Teatre del Liceu-tik etorritako
dantzari batzuen jarduna uztartzen dituen
ikuskizun berritzailea eskainiko du. Koreografiaz Josu
Mentxaka arduratuko da, euskal dantza tradizionaleko
lehiaketa batzuk irabazi eta egun Bartzelonan
dantza klasikoa ikasten diharduen dantzari leioztarra.
Horrenbestez, Txistulari Bandak amaitutzat joko du
goi-mailako programazioa eta jendearen harrera
beroa ezaugarri izan dituen hamabi emanaldiz osatutako
denboraldi hau.
|
|
|
^
|
Txistuaren aukerak
Udal Txistulari Bandak 2004ko urtarrilean hasi zuen
bere musika-ibilbidea, eta harez geroztik, ahaleginak
eta bi egin ditu txistuaren errepertorio tradizionala
zaharberritu eta euskal musika tradizionalak partituren
eta auditorien zorroztasunetik harantzago
eskaintzen dituen era guztietako aukerak sustatzeko
asmoz. Talde tradizional bati dagokion estiloa zainduz,
Garikoitz Mendizabalek, Idoia Kareagak, Gorka
Zabaletak eta Asier Garcíak inguruetako publiko desberdinei
ezagutarazi diete musika estilo hau, eta
gauza bera egin nahi dute Euskadi barruko herrietan
zehar.
Bandak txistuaz, silboteaz eta atabalaz gozatzeko era
berriak bilatu –eta aurkitu– ditu; musika bizitzeko era
berriak, alegia, bere kontzertu-zikloetan parte hartzeko
gonbidatu dituen bakarlari eta talde desberdinei
igorri nahi izan dizkienak. Honela, urte hauetan
guztiotan, lankidetza eta grabazio desberdinetatik
abiatuta, instrumendu eta doinu tradizionalek edozein
estilorekin –jazzetik musika klasikoraino– nahastu
eta moldatzeko duten gaitasuna frogatu dute.
Anjel Unzu jazz gitarra-jotzailea eta Aitor
Furundarena soinujolea bezalako ospe eta kategoria
handiko musikariek beren gain hartu dute Bilboko
Udal Txistulari Bandak luzatutako erronka, eta txistuaren
malgutasuna eta bestelako instrumentu eta
generoekiko kidetasuna nabarmentzen lagundu
duten moldaketak landu eta doinu berriak konposatu
dituzte.
Euskal musika gaztetzearen aldeko ahalegin horren
isla dugu Txistulari Bandak Euskalduna Jauregiko
egoitzatik at eskaini duen emanaldi kopuru zabala.
Gure txistulariek txistuarekiko grina kutsatu diete
Euskadiko herri desberdinetako biztanleei, hanhemen
eskainitako kontzertu, ekitaldi ofizial eta
kalejiren bidez. Arrigorriagan, Elorrion, Zestoan,
Getarian, Donostian, Ean, Gasteizen, Biarritzen eta
beste hainbat herritan ederki asko ikasia dute dagoeneko
zertan den euskal musika tradizionala. Gero eta
gehiago dira gure tradiziorik bereizgarrienenetako
bat biziberritzeko esperientzia zirraragarri honetaz
gozatu nahian dabiltzanak, eta gure txistulariak ez
daude inolaz ere erritmoa galtzeko prest. Etorkizun
hurbilera begira gogoan darabiltzaten proiektuetako
baten bitartez, txistuaren aukera eta musika-erregistroak
ezagutarazi nahi dituzte euskal herrietan
barna, formazio tradizionaleko emanaldiak eskainiz
eta beste talde batzuekiko lankidetzaz.
|
|
|
^
|
Hiru kontzertu gehiago Euskalduna Jauregian
Bilboko Udal Musika Bandaren Euskalduna
Jauregiko lehenego denboraldia amaitzear dago,
hiru kontzertu emanaldi besterik ez baitira gelditzen.
Martxoaren 1 igandeko emanaldian, taldeak
Fernando Bonete Piqueras Albaceteko Udal
Musika Bandako Zuzendari Titularraren agindupean
emango du kontzertua; hilaren 29ko bigarren
konztertuan, José Vicente Pla, klarinetejolearen
kolaborazioarekin eskeiniko du, eta azken kontzertua
eta Udazken-Neguko kontzertu zikloari
amaiera emango diona, apirilaren 5 igandean
izango da.
Datozen gonbidatuen zenbait datu. Fernando
Bonete, Albaceteko Musika Bandako Zuzendari
Titularrak, Albacete, Balentzia eta Madrilgo
Musika Kontserbatorioetan burutu zituen ikasketak,
kalifikazio hoberenak eskuratuz. 1989an
Kultura Ministeritzak antolatutako Orkestarako
Zuzendaritza Ikastaro Nazionalerako aukeratua
izan zen, eta ondorengo urteetan zenbait lehiaketa
irabazi zituen, hala nola, Orkestra
Zuzendaritzan Madrilgo Goi Musika Errege
Kontserbatorioak emandakoa eta Nazioarteko
‘Ciudad de Valencia’. Kontzertu honetan Bonete
maisuak Rimsky-Korsakov-ren “Capricho Español”,
Tchaikovsky-ren “Capricho italiano” eta “Una
noche en la ópera” lanez osatutako programa
zuzenduko du. “Gran fantasía para banda
Sinfónica”, zuzendariak berak konposatutakoa,
opera ezagun batzuetako bilduma bat (Tosca, La
Traviata, El Barbero de Sevilla, Carmen edo
Madame Butterfly).
Bestetik, José Vicente Pla klarinetejolea, martxoko
bigarren kontzertuko protagonista, bakarlari
bezala arituko da Bandarekin, Sanz Espert maisuaren
zuzendaritzapean. Gainera BOS–ekin eta
Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin ere aritu izan
da, zeinetan Guggenheim Museoan izandako Mike
Oldfield-en ‘Music of the Spheres’ obraren mundu
mailako aurkezpenean ere parte hartu zuen. Bere
emanaldian klarineterako diren bi kontzertu interpretatuko
ditu, Oscar Navarro-rena eta Artie
Shaw-rena.
Euskalduna Jaurgiko Bandaren lehen denboraldia,
publikoaren aldetik izan duen harrera onagatik
azpimarratu behar da, Banda osatzen duten maisuen
interpretazio kalitatearen aldetik ezezik,
artista gonbidatuz eta estreinaldiz beteriko programa
errotuagatik ere gozatu baitu ikuslegoak.
Urtarril eta otsaileko hilabeteetan zehar eskainitako
kontzertu zerrendari, beste kontzertu batzuk
gehitu behar zaizkio, hala nola Elsa Roch oboeak
emandakoa; Juan Vicente Codina tronpetajolearena
eta Eugene Migliaro Corporon konposatzaile eta
zuzendari prestigiotsuak emandakoa; José Suñer
Oriola-ren ‘Chamber Symphony nº1’-ren estreiinaldia;
BilbaoMusikaren enkarguz Gregory Fritzek
konposatutako ‘Las cuatro estaciones en el País
Vasco’ ; eta “A Bilbao”, Bernardo Adam Ferrerok
bereziki Udal Bandarentzat konposatutakoa ere.
|
|
|
^
|
SOL KLABEAN. Gaur gurekin…
Elsa Roch, oboe eta korno ingelesaren jotzailea Bilboko Udal Musika Bandan
Lau urte besterik ez zituela, Elsa Roch Catalá-k
(Carcaixent, Valentzia, 1979) argi esan zien gurasoei
oboea jotzen ikasi nahi zuela. Bere sorterrian musika
tradizio luzea dagoen arren, etxekoen artean inork ez
zuen partitura bat ere hartu aurretik, eta gurasoek ez
zekiten oboea zer zen ere. Egia esanda, Elsak ere ez
zuen oso argi ikusten. Bakarrik zekien goiz hartan
Kontserbatorioko bi ikaslek era horretako instrumentu
bat eraman zutela solfeora neska-mutilek biolina,
pianoa edo tronpeta ez den beste instrumenturen bat
ezagutu zezaten.
“Haietako bat oboea jotzen hasi zen, baina soinua
penagarria zen. Tutua (mihia) ekartzea ahaztu eta
lagun batek utzitako beste bat erabili zuen, baina
putz eta putz saiatu arren, asmatu ezinik ibili zen”,
gogoratu du Elsak, egun Bilboko Bandan dauden bi
oboe-jotzaile titularretako batek. Gizon gaixoak etsi
egin zuen, eta lankideari ahalegina egin zezan eskatu
zion, baina orduan ere huts egin zuen; tutuaren
jabea ez zen lagunaren oboea afinatzeko gauza izan.
Hasiera hura baldar samarra izan bazen ere, ideia
bikaina eman omen zion Elsari. “Orduan pentsatu
nuen ondo egon litekeela nirea bakarrik izango zen
instrumentu bat izatea, beste inork jo ezin izango
zuena, nahiz eta orkatiletaraino iritsi”, esan du irribarrez.
Nolanahi ere, Elsak bai asmatu zuela tutua jartzen eta
oboea afinatzen, eta Carcaixent-eko Kontserbatorioan
eta Banda Sinfonikoan jardun ondoren,
Valentziako Kontserbatoriora jo zuen Pianoa,
Harmonia eta Ganbera Musika ikasketak osatzeko
asmoz. Generalitat Valentziarreko Jove Orquestrarekin
ere ibili zen garai hartan.
2000an Bilboko Bandarekin
batera jotzen hasi eta 2003an
plazaren jabe bihurtu zen.
Elsa izan da taldeak urtarrilaren
18an eskaini zuen urteko lehen
kontzertuko bakarlaria. Emanaldi
horretarako, Domenico
Cimarosa-ren ‘Oboerako do
minorreko kontzertua’ hautatu
zuen. “Zorte handia da musikariei
era horretako aukerak
eskaintzen dizkion Bilboko
Bandaren kategoriako talde batean jardutea. Egia
esan, oso gustagarria da kontzertista gisa aritzea. Oso
gauza deigarria da, txikitatik behin eta berriro ikusi
duzuna, eta horretan buru-belarri jardutea eskatzen
duena. Inguruan duzuna ahaztu eta zeure baitan
murgildu beharra duzu nerbioekin estropuzurik egin
ez dezazun”, ohartarazi du.
Musikari gazte honek gogoan darabiltzan etorkizuneko
erronkei dagokienez, oporrak aprobetxatu nahi
omen ditu kanpora joan eta prestakuntza handitzeko.
“Agian Boston, Londres edo New Yorkera joango
naiz, izan ere, New Yorkera abiatzeko zorian nengoen
hona etortzeko oposaketak gainditu nituenean.
Ikasteko asko dugu beti”, azpimarratu du. Horrez
gain, jendaurrean berriz ere kontzertista gisa jarduteko
asmoa du, baina oraingo honetan, lehengo dudamudak
astinduz eta neurri handiagoko obra bati
aurre eginez: esaterako, Strauss edo Bach-en kontzerturen
baten bandarako transkribapena eginez.
|
|
|
^
|
UDAL MUSIKA ESKOLA
Otsailak 16 | Astelehena | La Galera | 19.00etan
Txistuaren kontzertu-audizioa.
Otsailak 18 | Asteazkena | La Galera | 20.00etan
Juventudes Musicales. Sandra Ferró (Ahotsa) eta Aida
Monasterior (Pianoa).
Otsailak 19 | Osteguna | La Galera | 19.00etan
Ihauterietako Kontzertu-audizioa.
Otsailak 19 | Osteguna | Hika Ateneo | 19.30etan
Jam Session.
Martxoak 9 | Astelehena | La Galera | 19.00etan
Biolontxeloaren arrezitala Belén Fernándezen eskutik.
Martxoak 10 | Asteartea | Deustuko Ikastola | 17.00etan
Ikasleen Kontzertu-audizioa.
Martxoak 12 | Osteguna | La Galera | 19.00etan
Kitarra Kontzertu-audizioa.
Martxoak 23 | Astelehena | Bilborock | 19:00etan
Sail Modernoen Kontzertua.
Martxoak 24 | Asteartea | Bilborock | 19.00etan
Musika eta Dantza Tradizionaleko Sailaren Kontzertua.
Martxoak 25 | Asteazkena | La Galera | 19.00etan
Sinfonikoen Saileko Kontzertua.
Martxoak 26 | Osteguna | La Galera | 19.30etan
Juventudes Musicales. Alejandro Bustamante (Bibolina) eta y
Enrique Bagaría (Pianoa).
Martxoak 26 | Osteguna | Hika Ateneo | 19.30etan
Jam Session.
Martxoak 31 | Asteartea | La Galera | 19.00etan
Sinfonikoen Saileko Kontzertua.
Apirilak 2 | Osteguna | Félix Serrano Ikastetxea | 19.00etan
Sinfonikoen Saileko Kontzertua (helduak).
Apiriliak 23 | Osteguna | La Galera | 19.30etan
Juventudes Musicales. Per Sonare (Eskusoinua eta Kitarra).
Apirilak 30 | Osteguna | Hika Ateneo | 19.30etan
Jam Session.
Maiatzak 6 | Asteazkena | La Galera | 19.00etan
Piano Kontzertu-audizioa.
Maiatzak 13 | Asteazkena | La Galera | 19.00etan
Sinfonikoen Saileko Kontzertu-audizioa.
UDAL MUSIKA BANDA
Otsailak 13 | Ostirala | Santa y Real Casa de La Misericordia
17.30etan
Bandaren Kontzertua. Zuzendaria: Iñaki Urkizu.
Otsailak 19 | Osteguna | Zabalguneko Merkatua | 19.30etan
Ihauterietako Kontzertua. Zuzendaria: Iñaki Urkizu.
Doako sarrera (Turismo Bulegoan eskuragarri gonbidapenak,
edukiera bete arte).
Martxoak 15 | Igandea | San Pedro Plaza (Deusto) | 12.00etan
Bandaren Kontzertua. Zuzendaria: Iñaki Urkizu.
2008-09 Udazken-Neguko Kontzertu Denboraldia:
Martxoak 1 | Igandea | Euskalduna Jauregia Auditoria | 12.00etan
Zuzendari gonbidatua Fernando Bonete (Albacete Udal Banda).
Martxoak 29 | Igandea | Euskalduna Jauregia Auditoria | 12.00etan
Bakarlari gonbidatua: José Vicente Pla (Klarinetea). Zuzendari
Titularra: Rafael Sanz-Espert.
Apirilak 5 | Igandea | Euskalduna Jauregia Auditoria | 12.00etan
Bilboko Udal Musika Bandaren 2008-2009 Denboraldiaren amaira
kontzertua.
TXISTULARIEN UDAL BANDA
2008-09 Udazken-Neguko Kontzertu Denboraldia. Euskalduna
Jauregia. 20:00etan. Doako sarrera. Edukiera mugatua:
Otsailak 16 | Astelehena | Euskalduna Jauregia A-3 | 20.00etan
Txistularien Banda, Iñigo Eskubi kitarrajolearekin.
Martxoak 2 | Astelehena | Euskalduna Jauregia A-1 | 20.00etan
Et incarnatus-en Kontzertua. Zuzendaria: Iñaki Urkizu (Bilboko
Udal Musika Bandako Zuzendariordea).
Martxoak 16 | Astelehena | Euskalduna Jauregia A-1 | 20.00etan
Bilboko Udal Txistulari Banda Bartzelonako Teatro Liceo-ko
Dantzariekin batera. Josu Mentxakaren koreografia.
Informazio gehiago:: www.bilbaomusika.net
|
|
|